miércoles, 2 de mayo de 2012


PASTA CARBONARA

Osagaiak:

  • Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan 
  • Litro erdi esnegain likido
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 2 arrautza joak
  • Perrexil xehatua
  • 700g pasta, egosi berria, nahi dena ( saltsa daramate plater mota honetarako espagetiak edo taglitelleak dira egokienak)
  • Gatza
Errezeta:
zartagin batean olioa berotu eta hirugihar puskak frijitzen jarri, ongi gorritu eta txigortzen diren arte.Poliki- poliki frijitu daitezela. 10 bay minutu iraganik, baratxuriak gehitu eta hauek erre baino lehenago, dena pixka bay xukatu eta bilbu arrautza joarekin eta esnegaiarekin.Perrexila  ere eman. Pasta eltze batean egosi eta gero, xukatu eta berriz sartuko dugu eltze bereab, hutsik baitago baina bero. Pastari gehitu, orduan, arestian prestatutako nahastura: hirugihar puska, arrautza joa eta esnegaia. Dena ongi nahasi, loditu dadila pixka bat saltsa, eta pasta saltsan blaitua gehitu dadila. zerbitzatu eta jan ahal duzu.